header
Euskera | Castellano

FAQak

Nola erregistratu naiteke Euskalduna Premium-en?

Egin klik pantailaren goiko aldean (eskuinean) dagoen “Erregistroa” estekan, eta bete formularioa; edo, bestela, sar zaitez hasierako pop up-etik “Erregistratu” botoira. Une horretatik aurrera, Euskalduna Premium-en erabiltzailea izango zara, eta ikuskizun esklusiboez eta deskontu harrigarriko promozioez gozatu ahal izango duzu.

Dagoeneko banago erregistratuta. Nola sar naiteke Euskalduna Premium-eko nire kontura?

Egin klik “Login” estekan, eta bete itzazu eremuak zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin. Zure datuak aldatu, zure erosketa guztiak ikusi eta txartelak jaitsi ahal izango dituzu.

Zer egin dezaket, ez badut nire pasahitza gogoratzen?

Egin klik pasahitzaren esparruaren ondoan dagoen “Pasahitza ahaztu duzu?” estekan. Idatzi zure helbide elektronikoa, eta mezu bat jasoko duzu esteka batekin, pasahitz berria sor dezazun.

Nola har dezaket alta, Newsletterra jasotzeko?

Newsletterra jasotzeko alta ematea oso erraza da. Pantailaren goiko aldean (eskuinean) ikusiko duzun “Erregistroa” atalean, bete ezazu formularioa, eta, era berean, bete itzazu ondoren eskatuko zaizkizun esparruak. Une horretatik aurrera, newsletterra jasotzen hasiko zara, eta promozio eta ikuskizun guztien berri izango duzu.

Nola har dezaket baja Newsletterraren zerbitzutik?

Sar zaitez jaso duzun azken newsletterretako batean, egin klik “Ez duzu gehiago jaso nahi honelako mezu elektronikorik?” estekan, eta baja hartu ahal izango duzu.

Nola egin ditzaket erosketak?

Euskalduna Premium-en erostea oso erraza da. Gogokoen duzun ikuskizuna edo promozioa aukeratu, eta kito! Ez bazara Euskalduna Premium-en erabiltzailea, erosketa-prozesuak irauten duen bitartean erregistratzeko eskatuko dizugu.
Oraindik egin ez baduzu, sar zaitez zure kontura zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin. Ez bazara erabiltzailea, erregistratzeko eskatuko dizugu.
Aukeratu ordaintzeko modua, eta sar itzazu beharrezkoak diren datuak.
Goza ezazu zure erosketaz!

Erosketa bat egin dut, baina ez ditut txartelak aurkitzen. Zer egin behar dut?

Euskalduna Premium-eko zure kontuko “Nire erosketak” erlaitzetik, zure txartelak jaitsi eta kontsultatu ahal izango dituzu, nahi duzunean eta zauden lekuan zaudela, bai webgunetik zein zure Smartphonetik. Pantailaren goiko aldean (eskuinean) dagoen “Login” estekatik sartu ahal izango zara zure kontuan.

Euskalduna Premium-en erregistratzeak kosturen bat dauka?

Euskalduna Premium-en erregistratzea dohainik da! Hala eginez gero, erabiltzaile bihurtuko zara, eta, horrela, aukera izango duzu gure ikuskizun esklusiboak eta deskontu harrigarriko promozioak eskuratzeko.

Nola erabil dezaket txartela?

Oso erraza da. Aukeratu duzun eskaintza ordaindu ostean, mezu elektroniko bat jasoko duzu, eta, bertan, txartela helduko zaizu pdf formatuan. Txartelaren “Txartela nola erabili” atalean, zure erosketaz gozatzeko jarraitu beharreko urratsak egongo dira adierazita.

Nola parte hartu zozketetan?

Zozketetan parte hartzeko, erregistratuta egon behar duzu. Behin erregistratuta eta logeatuta, interesatzen zaizun zozketaren “Parte hartu” botoiari sakatu beharko diozu, besterik ez.

Nola esaten da nor izan den irabazlea?

Euskalduna Premium-en egiten diren zozketen irabazlearen edo irabazleen berri mezu elektroniko bidez emango da, baina soilik dagokion irabazleari.

Nola gomendatu diezaieket Euskalduna Premium nire lagunei?

Oso erraza da. Euskalduna Premium-en erregistratuta egon behar duzu eta klik egin “Lagun bat gonbidatu” atalean, webgunetik. Sartu zure lagunaren helbide elektronikoa edo bidal iezaiozu esteka, eta mezu elektroniko bat jasoko du zure partez, alta hartu ahal izan dezan.

Euskalduna Premium segurua da?

Oso segurua da. Zure bankuko datuak bankuen kobrantza-plataformetara transmititzen dira zuzenean, eta Euskalduna Premium edota beste inor ezin dira sartu isilpeko informazioetara.

Nola aldatu dezaket nire pasahitza?

Oso erraza da. Sar zaitez zure kontura, eta, gero, sartu “editatu kontua” atalera. Modu horretan, pasahitza aldatu ahal izango duzu.

Nola har dezaket baja Euskalduna Premium-etik?

Egin klik webgunearen beheko aldean dagoen “baja hartu” estekan. Idatzi zure helbide elektronikoa, eta baja hartu duzula adieraziko dizun mezu bat jasoko duzu bertan.

Itxi cerrar

logo

Euskalduna Premium da Euskalduna Jauregiak zuretzat bereziki diseinatu duen espazio berria, zure fideltasuna saritzeko.
Euskalduna Premium-en erregistratu hutsarekin, abantaila pertsonalizatu ugari eskuratu ahal izango dituzu aldez aurretik, modu esklusiboan eta klik bakarrarekin.

Horren sinplea eta horren "Premium"!



Pasahitza ahaztu duzu?


Segurtasunezko:

ERREGISTRA ZAITEZ DOHAINIK ERREGISTRA ZAITEZ DOHAINIK
Itxi cerrar

logo

Sartzeko pasahitza ahaztu bazaizu, bete ondoko formularioa, eta zure helbide elektronikora bidaliko dizugu.

Horren erraza eta horren "Premium"!



Segurtasunezko:

Itxi cerrar

logo

Gure datu-basetik baja hartu eta Euskalduna Premium-en erabiltzailea izateari utzi nahi badiozu, sartu zure helbide elektronikoa.




Segurtasunezko:

Itxi cerrar

logo

Zure lagunen bati Euskalduna Jauregia gomendatu nahi badiozu gure komunitatean sar dadin, datu hauek baino ez dituzu bete behar:




Segurtasunezko:

Itxi cerrar

logo

Promozioez baliatu ahal izateko, erregistratuta egon behar duzu.




  • Musikalak: Kontzertuak: Dantza: Klasikoa: Antzerkia: Zarzuela: Beste batzuk:

  • Segurtasunezko:

Baldintza orokorrak eta pribatutasun-politika onartzen ditut

LOGEATU! registrate gratis
Itzuli cerrar

DATUAK BABESTEARI BURUZKO POLITIKA

1. INFORMAZIO PRINTZIPIOA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu gure webgunean edo beste edozein kanaletan jarritako balizko formularioen bitartez zeure borondatez helarazten dizkiguzun datu pertsonalak Euskalduna Jauregiaren erantzukizunpeko fitxategietan sartuko direla, zure eskaria betetzeko helburuarekin. Era berean, 15/1999 Lege Organikoan eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko III. Tituluan ezarritakoa betez, berariazko baimena ematen diozu Euskalduna Jauregiari, zure interesekoak izan daitezkeen informazioak bidal diezazkizun, telefonoz, posta arruntez, faxez, posta elektronikoz edo baliokideak diren beste bitarteko batzuen bitartez. Era berean, jakinarazten dizugu, Euskalduna Jauregiarekiko harremanen garapenerako, betearazpenerako eta kontrolerako beharrezkoak direnean edo lege mailako arauren batek baimentzen duenean, zure datuak laga egingo direla, lagapena beharrezkoa baldin bada Euskalduna Jauregiak arau horren araberako betebeharren bat bete dezan.

2. ADOSTASUN PRINTZIPIOA

Adostasuna emantzat joko da, baldin eta ez badiguzu berariaz jakinarazten lehen adierazitako tratamendu edota lagapenetakoren bat baliogabetu nahi duzula.

3. ESKATUTAKO DATUEN DERRIGORTASUNA

Derrigorrezkoa da gure webgunean jarritako balizko formularioetan agertzen diren eremu guztiak betetzea. Bertan eskatutako datuak eman ezean, ezin izango dugu zure eskaera bete.

4. DATUEN KALITATEAREN PRINTZIPIOA

Erabiltzailea izango da emandako datuen egiazkotasunaren eta zehaztasunaren arduradun bakarra, eta Euskalduna Jauregiak fede onez jokatuko du, zerbitzuaren prestatzaile huts gisa. Datu faltsuak edo, baimenik gabe, hirugarren pertsonen datuak emanez gero, Euskalduna Jauregiak datu horiek berehala suntsitzeko eskubidea izango du, datuon titularraren edo titularren eskubideak babesteko asmoz. Era berean, Euskalduna Jauregiaren webgunearen politika da hamalau urtetik beherako pertsonen daturik ez jasotzea eta ez tratatzea. Adin horretatik beherako pertsonaren batek bere datuak emango balitu Euskalduna Jauregiaren webgunean jarritako harremanetarako formularioaren bitartez edo beste edozein bideren bitartez, Euskalduna Jauregiak datu horiek berehala suntsitzeko eskubidea izango du. Emandako datuetan aldaketaren bat badago, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du horren berri emateko Euskalduna Jauregiari, datuok eguneratuta egon daitezen.

5. DATUEN SEGURTASUNAREN PRINTZIPIOA

Euskalduna Jauregiak datu pertsonalen derrigorrezko sekretutasuna gordetzeko konpromisoa hartzen du, eta neurri tekniko eta antolakuntza arloko neurri guztiak hartuko ditu datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horien baimenik gabeko aldaketak, galerak, tratamenduak edo kontsultak saihesteko, kontuan izanik teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta izan daitezkeen arriskuak; eta hori guztia, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

6. ESKUBIDEAK BALIATZEA

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta araudi osagarriekin bat etorriz, zure datuak kontsultatu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, idazki bat igorriz helbide honetara: Euskalduna Jauregia, Abandoibarra etorbidea 4, 48011 Bilbao. Idazkiari zure NANaren fotokopia erantsi behar diozu.

7. ALDAKETAK DATUEN BABESERAKO GURE POLITIKAN

Aurreko guztia gorabehera, Datuen Babeserako gure Politikan edozein aldaketa egonez gero, aldaketa horren berri webgune honen bitartez berehala emateko eta zuzenketa atal honetan jartzeko konpromisoa hartzen dugu.